XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskola Kontseiluaren konposaketa eta funtzionamendua %33-ak besterik ez daki.

Tamalez, gobernu erakundeekiko interes ezaren interpretazioa atera daiteke.

20. eta 21. gaderetan oso erantzun gutxi jaso dugu.

Normala da zuzendaritzaren estiloa zein den ez ezagutzea, irakasleekin izaten baitute tratu zuzena, baina ez zuzendaritza taldearekin.

Zuzendaritzako partaideekin harremanetan jartzen dira arazoak sortzean.

Zenbait kasutan jakin ere ez dakite zeintzuk diren zuzendaritza taldeko partaideak.

Ikasleen erabateko eritzia da, ebaluaketa bileretan notak jarri eta talde bakoitzaren bilakaera aztertzen dela.

Hau jakiteak poztu gaitu inpresio txarra zutela uste baitgenuen.

Garbitasunari dagokionean, %54-ak Institutoa garbia dagoela dio.

%85-ari guztiok zikintzen dugu erizten zaio eta %13-ak batzuk bakarrik erantzuten dute.

Zazpigarren galderan emandako erantzunarekin erlazionaturik, hondaketa egiten duen berak ordaindu behar luke %69-aren iritzian; %20-ak gela osoak ordaindu beharko lukeela dio eta ikaslego osoari dagokiola ordainketa pentsatzen du %16-ak.

Gestio administratiboaz ez du inongo zalantzarik %72-ak, baina batzorde ekonomikoan ikasleen ordezkaria dagoela %16 batek bakarrik daki.

Ikaslegoaren %46-ak garrantzitsutzat jotzen du irakasle eta gurasoen arteko harremanak eta hauen indartzea ere komenigarria litzatekeela.

Garrantzi gutxikoak direla dio %23-ak eta, zoritxarrez, %17-ak alperrikakoak direla erantzun du (9. irudia).

Lehenengo kurtsoan, %54-ak b aukera (garrantzitsuak) hartu du.

Bigarren kurtsoan eritzia ez dago bateraturik berriz, %24-ak garrantzi gutxikoak direla dio eta %27-ri alperrikakoak direla iruditzen zaio.

Hirugarren kurtsoan, inork ez ditu beharrezkotzat hartzen irakasle eta gurasoen arteko harremanak; aldiz, %48-ak garrantzitsuak direla onartzen du, %28-ak garrantzi gutxikoak eta %22-ak alperrikakoak.

Eskolaz kanpoko ekintzei buruz eritzi baikorra azaltzen da, erantzunak honela sailkatzen direlarik: oso ona %25a, ona %38a eta normala %23a.

Era berean, ekintza horietan ikaslegoaren %40 batek bakarrik hartzen du parte.

Ikasleek Institutotik kanpo ekintza ezberdinak (musika, atzerritar hizkuntzak, kirolak, eskulanak,...) burutzeko posibilitateak dituzte eta horregatik Institutoan behar hori ez aurkitzea da gerta daitekeena.